2018an, Bilboko Udalak Bilbao Gazte Balioak Martxan sariak jarri zituen abian, gazteek gizarte-aldaketan duten rol protagonista balioetsi eta indartzeko xedearekin.Lehenengo edizioan, 90 proposamen baino gehiago aurkeztu ziren, eta, horietatik, askotariko gaietako 30 ekimen gaztek saria jaso zuten.
Saritutako proiektu guztiak bildu, eta horien lana balioetsi nahi izan zuen Bilboko Udalak; horretarako, Euskal Museoaren klaustroa, oso leku berezia, aukeratu zuen, eta, bertan, askotariko ekimenetan parte hartu duten 250 pertsona elkartu ziren.Ekitaldian izan ziren: Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto; Gazteria eta Kirol zinegotzia, Oihane Agirregoitia, eta Herritarrentzako arreta, Partaidetza eta Barrutien zinegotzia, Gotzone Zaldunbide.
Polait Events-en, profesional handiz osatutako lantalde batekin lankidetzan, ekitaldiaren zenbait alderdiren ardura hartu genuen estimu handiz: ekitaldiaren kontzeptualizazioa, koordinazioa, produkzio teknikoa, eszenaratzea eta ekitaldiaren betearazpena.Topaketa honi esker, ekimen gazte guztiak ikusgai egon ziren, eta esperientziak trukatu ahal izan zituzten.
Argazkiak: Bilboko Udala
Lan eremuak
Produkzio exekutiboa
Idazkaritza teknikoa
Produkzio teknikoa
Eszenografiaren produkzioa
Exekuzioa