100.000 pertsona baino gehiago gerturatu ziren Basque Fest jaialdira, ekitaldi honetan antolatutako 300 bat jardueraz gozatzera. Basque Fest, euskal kulturaren eta abangoardiaren jaialdia, Aste Santuan egin da Bilbon, eta zazpigarren edizioa izan du aurten. Bi urtez jarraian, aurtengo edizioan ere, ekitaldiaren antolaketa Polait Events-en esku utzi du Bilboko Udalak, hiriko 20 gunetan izan den ekitaldi garrantzitsu honetan, programazioaren garapena, produkzioa eta gauzatzea paregabeak izan zitezen.
Dantza ikuskizunak, antzerkia, Herri Kirolaren erakustaldiak, dastaketak, sukaldaritza tailerrak, kontzertuak, ibilaldiak, kirola itsasadarrean... Polait Events-ek 405 artista eta produkziorako 253 pertsona mobilizatu ditugu bost egunetan, publikoak goza zezan, adina eta nazionalitatea gorabehera.
Aurten ere, Basque Fest jaialdia erronka handia eta lan izugarria izan da Polaits Events-entzat. Hala ere, bezeroen asebetetzea eta behar bezala egindako lana nabarmendu nahi ditugu.
Lan eremuak
Proiektuaren garapena
Produkzio exekutiboa
Idazkaritza teknikoa
Produkzio teknikoa
Produkzio artistikoa
Eszenografiaren produkzioa
Exekuzioa