Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

BESTE EKITALDIAK

ITZULI BEZERO GUZTIAK

Bilborock

Bilborock Mesedeetako komentuaren antzinako eliza da, kultur zentro bihurtuta. Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailaren jabetzakoa da, eta pertsona eta kolektibo gazteentzat erreferentziako espazioa izatea du xede, hain zuzen, gazteriarentzako intereseko askotariko diziplinak hartzeko lekua: kontzertuak, zinema, performancea, antzerkia, dantza, poesia-errezitaldiak, workshopak, moda...

Bilbo Zaharrean dago, Zazpikaleen ondoan, eta gune hauek ditu: erabilera askotako areto bat (edukiera: 326 pertsona zutik eta 150 eserita), entseguetarako intsonorizatutako 7 areto, eta 20 pertsonako edukiera duten formatu txikiko bilera eta tailerretara bideratutako Lab areto bat.

2018ko uztailaren 1etik aurrera, Polait Events enpresak dauka Bilborock aretoa kudeatzeko ardura. Modu batera edo bestera, Polait Events-en lantaldea osatzen duten pertsonak espazio horri lotuta egon gara, eta Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailarekin batera jardun dugu 7 urtez baino gehiagoz, eta bat egiten dugu erabat Bilborock proiektuarekin eta horren balioekin: gazteria, aisialdia, musika, arte eszenikoak, partaidetza, hurbiltasuna, berrikuntza, sormena, irekitasuna, elkarrizketa, lankidetza, kalitatezko zerbitzua..

Polait Events-ek gogotsu ekin dio hurrengo bi urteetan gauzatuko duen proiektuari; denbora-tarte horretan, gazteen kolektibo eta elkarte askorekin eta Bilbo Zaharreko kolektibo ugarirekin batera egingo dugu ibilbidea: Sarean, Zororak, Urbanbat, Erasmus Student Network, Underpromotoras… Modu horretan, Bilborock hiri-espazio bihurtzearen aldeko apustua egiten dugu, batez ere gazteentzako ekintzak eskaini ditzan, gazteen berrikuntza eta sormena bultzatu ditzan, proiektuak sustatu eta kudeatzeko orduan gazteen ekintzailetza-gaitasuna indartu dezan, euskal kultura diziplina orotan egon dadin bultzatu dezan, eta gazteen ekimen berriak gauzatzeko aukera gisa finkatu dadin.

Argazkiak: Bilbao Gazte

Antolatzailea

Bilbao Gazte

Lekua

Bilbao

Data

2018/07/01

Informazio gehiago

bilbaogazte.bilbao.eus/bilborock/

Lan eremuak

Proiektuaren garapena

Idazkaritza teknikoa

Exekuzioa