Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

Polait Events, Esperientziak sortzen

Polait Events-en ekitaldi instituzional eta korporatiboen kontzeptualizazioan, muntaian eta exekuzioan espezializatuak gaude.

Polait Events osatzen dugun lantaldea lau hitzetan definitu beharko bagina, honakoa esango genuke: humanoak, gertukoak, adituak eta esperientzia handikoak garela. Gainera, beharrezkoak diren baliabide tekniko eta materialak ditugu, edonolako beharrizanei zorrotz erantzuteko aukera izanez, modu azkar eta txukun batean.

Asko gustatzen zaigu gure lana, ondo egitea gustatzen zaigu eta horretarako detaile txikienei ere erreparatzen diegu.

Gure bezeroek diotena


Marta Fernández Rivera

Osasunean espezializatutako kazetaria eta Gaituz Sport-eko Komunikazio eta Marketing Arduraduna

GaituzSport-en Polait Events-ekin egin dugu lan hainbat ekitaldietako errealizazioan oso gogobeteko emaitzarekin. Bere lan taldeak, bere zuzendariak burututa, ezberdintasuna markatzen du; haien profesionaltasun, gertutasun eta malgutasun handiagatik, bezeroen beharretara egokituz.

Gainera, sormen extra bat eskaintzen dute eta edozein ezustekori bereizmena ematen diete, beti ezaugarritzen dituen adeitasun eta tratu onarekin. Plazer bat izan da talde profesional eta persona hoberekin lana partekatzea, zalantzarik gabe haiekin lan egiten jarraituko dugu.


Jorge Alconero Arranz

CEO Planifica Management

Polait Events-ekin emaitzaz axolagabetzen zara eta zuk behar edo nahi duzunean zentratzen zara, azkeneko emaitza bikaina beti izango dela jakinez.Zure ideia lantzen dute hura gauzatu arte, hunkitzen duen hurbiltasun eta inplikazioarekin.Inplikazio maximoa, sormena eta zerbitzu bokazioaren arteko nahaste ideala lortzen dute, beti xehetasunekiko muturreko ardurarekin. Laburbilduz, edozein tamaina eta motako ekitaldia prestatzen pentsatzen ari bazara, zalantzarik gabe Polait Events da zure aukera.

Taldea 10 bat da, giza kalitatea eta ezauera teknikoko fusio bikaina. Ekitaldiaren hasierako kontzeptutik, azken xehetasunera arte. Inaugurazio arrakastatsua izatearen gakoetatik hasita, garapen eta lorpeneraino, ezer ahaztu gabe. Polait Events ekitaldien munduan erreferentzia top bat da.


Alba Álvarez

DELEGATE. Aholkularia, Bideratzailea eta Coach-a.

Polait Events-eko lantaldeak argi erakutsi dit, zeinen garrantzitsua den beraientzat bezeroa; kalitatea eta emaitza onak lortzen saiatzen baitira. Ez ohikoa den gertutasun batetik, soluzioa eman diete, planteatu nizkien eskakizun guztiei. Beraiekin lan egitea erraza da, komunikazioa ere zuzena izanik. Gustatzen zaie egiten dutena eta antzematen da.

Igor
Igor Otxoa

TXALAPART

Ekitaldi ororen ekoizpen eta produkziotan bada kalitatea bermatzen duen alde objektibo bat: ekipo tekniko potente bat edukitzea, eta esperientzia handia duela lantaldea profesional anitza zein ezberdina izatea. Honetan, Polait Events enpresak asko du esateko.

Polait Events ezberdin egiten duena, enpresa eratzen duten pertsonak dira. Bikaintasuna eta arrakastaren bidean, gainontzekoengantik bereizten dira euren inplikazio, motibazio, sormen, enpatia eta erlazionatzeko duten moduengatik.

Orduan konturatzen zara, ekitaldiak bestelako testurak dituela, sentsibilitate, sentsazio eta atmosfera propioekin. Alegia, ARIMA bera.

Ander Hernandez
Maider Beldarrain

TheNiu-ko bazkidea

Polait Events enpresa guretzat profesionaltasunaren bermea da. Lantaldeak konfiantza handia transmititu zigun ekitaldiaren alde teknikoari dagokionez eta ez ginen damatu. Enpresa bat, bere pertsonek egiten dute apartekoa izatea eta kasu honetan, Polait Events enpresaren atzean esperientzia handiko lantaldea dago, exigentzia maila altua dutenak eta aldi berean, gertuko profesionalak dira. Plazer bat izan da zuekin lan elite.