Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

EKITALDI KORPORATIBOAK

ITZULI BEZERO GUZTIAK

Siemens: “All Hands Meeting”

Zumaian kokatzen da 'Siemens Engines' enpresaren dibisio berria eta eraginkortasun handiko eta igorpen baxuko motorretan espezializatua dago, ingurumenarekiko konpromisoari so eginez. Motor horien fidagarritasunak, eraginkortasunak eta kalitateak, energia primarioaren eta kogenerazioaren aplikazioen errendimendu ona balioztatzen du. Aldi berean, Siemens sistemako aplikazioen kalitate bikaina frogatuz itsas eta industri aplikazioetan. 50 urtetako esperientzia du eta bere bere presentzia 40 herrialde baino gehiagotan dago.

Global Business Travel enpresak, enpresa-bidaien kudeaketa eta ekitaldi eta kongresuen antolatzean egiten du lan, eta gurekin harremanetan jarri ziren bertako hainbat komunikazio-agentziek gure kontaktua eta erreferentzia eman ostean. Polait Events-en kokalekua eta gure izaera erresolutiboa aintzat hartuta, gugan konfiantza guztia jarri zuten.

Honela, Zumaiako Siemens-en dibisioko batzarraren produkzio integrala burutu genuen, horretarako beharrezkoak ziren baliabide guztiak kudeatuz eta “All Hands Meeting”-a martxan jarriz. Gu arduratu ginen produkzio exekutibo guztia egiteaz: hornitzaileekin koordinatzeaz, ekitaldiko erregidoretzaz, argiztapenaren diseinuaz, bai eta soinu eranzteaz ere.

Antolatzailea

Global Business Travel Spain S.L.

Lekua

Zumaia, Gipuzkoa

Data

2017/11/17

Lan eremuak

Produkzio exekutiboa

Produkzio teknikoa

Eszenografiaren produkzioa

Exekuzioa