2018ko maiatzaren 30ean, ilusio handiarekin aurkeztu genuen Polait Events gizartearen aurrean, eta atsegin handiz partekatu genuen esperientzia Polait Events errealitate bihurtzen duten pertsona askorekin batera: instituzioen ordezkariak, bezeroak, hornitzaileak, lagunak eta senideak... Egun horretan, hainbat gauza aurkeztu ahal izan genituen: gure marka, Polait filosofia, hastapenetatik garatzen joan garen proiektuak eta etorkizunari begira ditugun planak.
Une berezi horretarako, profesionalen eta lagunen talde handi eta askotarikoa izan genuen gurekin batera, besteak beste: Juan Resines, zuzendaritza-lanetan; Reyes Prados, ikuskizuna aurkezten; Soinueder, argiztapen- eta soinu-lanetan; Abar Produkzioak, ekoizpen-lanetan; Lubaki Grafik Faktory eta Oninart, diseinu-lanetan; Laser Audiovisual, proiekzio-lanetan; Jarkatza, ikus-entzunezkoen lanetan, eta Yimby Bilbao espazioaren lantaldea, anfitrioi gisa. Hori guztia, Sharma Catering enpresaren zapore bikainekin eta Oreka TX taldearen musikarekin lagunduta. Lantalde osoak, maila handiko profesionalak edukitzeaz gainera, ikuspegi humano garrantzitsua ere badu, Polait estilo eta jarrerarekin.
Argazkiak: David Herranz
Bideoa: Jarkatza Media
Lan eremuak
Produkzio exekutiboa
Produkzio artistikoa
Eszenografiaren produkzioa
Exekuzioa