El Sol – Publizitate Komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikarra
El Sol jaialdia 1986. urtean sortu zen, Publizitate Komunikazioaren alorreko Agentzien Espainiako Elkartearen (AEACP) eskutik, Espainiako publizitatean sormena bultzatzeko xedez. 2003an, espainiera eta portugesa hizkuntza ofizial duten herrialde guztiei eman zitzaien parte hartzeko aukera; ondorioz, El Sol – Publizitate Komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikar gisa ezagutzen dugun jaialdia nazioartean oihartzuna edukitzen hasi zen, eta erreferente bihurtu zen mundu osoko publizitate-joerei dagokienez.
2018an, jaialdiaren 33. edizioa antolatu da, eta zazpigarren urtez jarraian Bilbon izan da; lehiaketan, 20 herrialdetako 1.600 publizitate-lanek baino gehiagok hartu dute parte. Aurten ere AEACPk Polait Events-engan jarri du konfiantza, “Hasta Que Salga El Sol” jaia antolatzeko, eta Carlos Jean nazioarteko DJa ere izan da bertan.
Polait Events-ek ekitaldiaren eszenografiaren eta ekoizpen teknikoaren ardura hartu dugu; Euskalduna Jauregiko Euskalduna Urban Hall aretoa modu paregabean girotu dugu, ospakizunaren neurriko argiztapen bikaina eta kalitatezko soinua baliatuta.
Antolatzailea
AEACP
Lekua
Palacio Euskalduna, Euskalduna Urban Hall
Data
2018/06/01
Informazio gehiago
Lan eremuak
Produkzio teknikoa
Eszenografiaren produkzioa
Exekuzioa