Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

EKITALDI KORPORATIBOAK

ITZULI BEZERO GUZTIAK

30 Urte Aztarna Uzten

Euskadiko lankidetza politikek eta Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak 30 urte bete dituzte 2018an. Hain gertakari berezia ospatzeko, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak elkarrekin bildu nahi izan zituen Euskadin azken urteotan modu batean ala bestean lankidetzaren alorrean jardun duten pertsona guztiak. Gainera, omenaldia egin zieten Euskadiko lankidetzan zeregin bereziki nabarmena izan duten pertsona eta erakundeei.

Antolatutako omenaldi hunkigarrian, hainbat pertsonak hartu zuten parte: Rosa María Calaf kazetariak, Gorka Otxoa aktoreak, nazioarteko lankidetzan eredu diren zenbait profesionalek eta Euskadiko instituzio guztien ordezkariek, baita garapenerako lankidetzaren alorreko zenbait pertsonak ere. 

Ospakizun berezi honetan, Polait Events-ek atsegin handiz hartu zuen ekitaldiaren ekoizpen exekutibo eta teknikoaren ardura, baita ekitaldia betearazteko ardura ere.

Argazkiak: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea

Antolatzailea

Coordinadora ONGD Euskadi

Lekua

Palacio Euskalduna

Data

2018/09/27

Informazio gehiago

https://www.ongdeuskadi.org/es/

Lan eremuak

Produkzio exekutiboa

Idazkaritza teknikoa

Produkzio teknikoa

Exekuzioa