Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

EKITALDI INSTITUZIONALAK

ITZULI BEZERO GUZTIAK

PECHAKUCHA NIGHT – EMAKUME EKINTZAILEAK

PechaKucha Japonian jatorria duen eta gaur egun mundu osoko 1.200 hiritan ospatzen den ekimena da. Mota guztietako proiektuen aurkezpenak egiten dira, baina beti irudietan oinarrituta. Aurkezpen bakoitza 20 irudiren bidez egiten da, eta hauek 20 segundoz bakarrik geratzen dira pantailan. Horrela, aurkezpenek 6 minutu eta 40 segundo irauten dute beti, eta horrek labur, zehatz eta oso atsegin bihurtzen ditu hauek.

2020-ko otsailaren 11an Bilborocken ospatutako PechaKucha Night - Emakume Ekintzaileak ekitaldia Bizkaiko emakume enpresariei eskainitako saioa izan zen, #ANDREkintzailea programaren baitan antolatua. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatua eta Bilbao Metrópoli 30-k koordinatua, programa honek emakume ekintzaile eta enpresariei laguntza ematea du helburu. PechaKucha saioan hamalau emakumek beren proiektu profesionalak eta beren abentura pertsonala aurkeztu zituzten.

Polait Events-etik ekitaldiaren koordinazioa landu genuen, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilbao Metrópoli 30-rekin batera. Hainbat astetan zehar hamalau emakumeekin lanean aritu ginen, beren aurkezpenak prestatzeko laguntza emanez. Ekitaldiaren kontzeptualizazioa egin genuen, baita koordinazio orokorra, produkzio exekutiboa eta ekitaldiaren aurkezpena eta dinamizazioa ere. Plazer handia da Polait Events-entzat urtero-urtero gure inguruko emakume ekintzaile eta enpresariekin lankidetzan aritzea.

Antolatzailea

Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilbao Metropoli 30

Lekua

Bilborock, Bilbao

Lan eremuak

Produkzio exekutiboa

Idazkaritza teknikoa