“Bilbao Gazte Balioak Martxan” sari banaketa
Bilboko Udalak zuzendutako "Bilbao Gazte Balioak Martxan" sariek gazteen ekimenak bultzatzea dute helburu, hiriaren ingurune soziala hobetzen laguntzeko eta gazteek gizartearen garapenean duten rola hobetzeko Bilboko Balioen Gutunean oinarriturik.
2019an zehar 53 proiektu aurkeztu ziren deialdira, eta Udalak horietako 10 saritu nahi izan zituen. Horietan, guztira, 16 eta 30 urte bitarteko 50 gaztek hartu zuten parte. Proiektu guztiek Nazio Batuen 2020ko Agendaren Garapen Iraunkorrerako Helburuak (”ODS”) izan zituzten oinarri moduan, deialdiaren baldintzek eskatzen zuten moduan. Saritutako proiektu bakoitzak 3.000 euro jaso zituen bere garapenerako.
Polait Events-etik, bigarren urtez jarraian, sari banaketaren kontzeptualizazioa, koordinazioa, produkzio tekniko eta eszenografikoa bai eta exekuzio bera gauzatu genituen. Gazte ekimen guztiek ikusgarritasuna izan zuten eta beraien esperientziak partekatzeko aukera izan zuten. Pozgarria izan da guretzat ekimen honen parte izatea eta datorren urtean ere bertan egotea espero dugu.