Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

EKITALDI INSTITUZIONALAK

ITZULI BEZERO GUZTIAK

#GazteKLUBA UDA

Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak #GazteKLUBA programa eskaini du 2018an zehar; aisialdiko eskaintza hau asteburuetan antolatzen da, 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat. Uda hasieran, Bilbao Gaztek #GazteKLUBA UDA ekimena antolatu du lehen aldiz, ekainaren 25etik uztailaren 6ra. Aisia eta topaketarako doako espazio honetan, aisialdi eta kiroleko 50 jarduera baino gehiago antolatu dira.

Ekimena Euskalduna Jauregitik hurbil dauden saskibaloi-kantxetan kokatu da, eta askotariko jarduerak eskaini dira, besteak beste: chill out gunea, non dantza-emanaldi eta -tailer ugari antolatu diren ekimeneko hamar egunetan; errokodromoa; bideo-joko eta aisialdi-jokoen domoa; DJ tailerra eta beste hainbat jarduera.

Beste behin ere, Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak Polait Events enpresarengan jarri du konfiantza osoa, ekitaldia produzitzeko, azpiegiturak koordinatzeko eta chill out gunea diseinatzeko. Espaziora gerturatu diren nerabeek jarduera guztiez eta elkar topatzeko eta ondo pasatzeko gune batez gozatu ahal izan dute.

Argazkiak: Txuma Pérez

Antolatzailea

Ayuntamiento de Bilbao

Bezeroa

Bilbao Gazte

Lekua

Bilbao

Data

2018/06/25 - 2018/07/06

Lan eremuak

Produkzio exekutiboa

Eszenografiaren produkzioa