Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbao Bizkaia D Week (BBDW18) antolatu dute aurten ere. Ekimen horretan, Bizkaiko Industria Kultural eta Sortzaileak (IKS) sustatu dira astebetez. Laugarren edizio honetan, Benicio Aguerrea EIDEko koordinatzailea izan da BBDW18ko komisarioa eta “Hyperdesign. Diseinuaren mugak zabaltzea” kontzeptuaren inguruan aritu da aste osoa. Ideia horrek diseinuaren eta IKSen inguruko aukera berriak miatzea du helburu, bestelako diziplinekin uztartuta, adibidez, artearekin edo teknologiarekin.
Zazpi egun horietan 14.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte antolatu diren 46 jardueretan. Ekintza horien artean, honako hauek nabarmendu daitezke: erakusketak, hitzaldiak eta tailerrak, diseinuaren eta IKSen ingurukoak. Jarduerak Bilboko eta Bizkaiko 19 egoitzatan izan dira, besteak beste: Arte Ederren Museoan, Zabalgune eraikinean, Digipenen eta Azkuna Zentroan.
Bilbao Bizkaia D Week antolatzeko ardura duen Bilbao Bizkaia Design Council (BiDC) erakundeak Polait Events-en laguntza izan du, ekimenaren hainbat jarduera gauzatzeko, komunikazio-ekintzak koordinatzeko eta bertaratutakoen kudeaketa egiteko. Polait Events-ek atsegin handiz hartu du parte profesional handiez osatutako lantalde horretan.
Argazkiak: Bilbao Bizkaia Design Council (BiDC)
Antolatzailea
BiDC - Bilbao Bizkaia Design Council
Lekua
Bilbo
Data
2018/11/15 - 2018/11/22
Informazio gehiago
Lan eremuak
Idazkaritza teknikoa
Produkzio teknikoa
Exekuzioa